miércoles, 13 de mayo de 2009

Maiatzak 12

kaixoo!

gaur, Andoaingo aita Larramendi ikastolako irakasle bat etorri zaigu, Ikasys eta Txanela proiektuak aurkeztera.
Hitzaldiaren hasieran, hezkuntzaren xedeari buruz hitz egin du, bizitza guztirako baliagarria izango zaizkigunak. Oinarrizko baliabide hauekin, elkarrekin bizitzea, komunikatzen ikastea, norbera izatea, etab. lortuko dira.

Hauek, oso garrantzitsuak izango dira bizitzan zehar aurrera egiteko eta hauek lantzen eta garatzen eskolak laguntzen du.
Hau, eskolako materialen bidez egiten da baina, gaur egun, lagungarria den beste baliabide bat ere badago, IKT deitzen dena. Beraz, ikasleak IKT-en ezagutzan eta erabileran trebatzea oso garrantzitsua da.
Lehen esan bezala, Ikasys eta Txanela proiektuaz hitz egin du.




Ikasys proiektua:





Ikasys proiektuari dagokionez, Ikasys-eko ikasleek era guztietako eduakiak lantzen dituzte, esaterako, euskara, matematika, ingurunea, gaztelera eta ingelesa.

Eduki hauek ikasleekin ongi lantzeko, beharrezkoa da irakasleak ongi prestatuta egotea eta edukiak ongi ezagutzea.




















Ikasys proiekuari buruz informazio gehiago jakin nahi izanez gero, http://www.ikasys.net/wordpress/?langswitch_lang=eu klikatu eta behar duzun guztia eskura izango duzu.




Txanela proiektua:











Txanela proiektuari dagokionez, interesgarria iruditu zait proiektu hau. Proiektu honekin, 2005ean hasi ziren lanean eta ikastola askotan lantzen da gaur egun.

Proiektu honek, telnologien alde egiten du.

proiektu honi buruz, zerbait gehiago jakin nahi izanez gero, http://www.txanela.net/ hemen klikatu ezazu eta behar duzun informazioa eskura izango duzu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario