viernes, 29 de mayo de 2009
gaurko klasea berez gure klasea ez izan arren, esan behar da, lana pilatu izanaren ondorioz, beste klase ordu bat gehiago sartu behar izan dugula, lan guztiak sarera igotzeko.
Esan, iada, lan guztiak igotzea lortu dudala eta guztia amaituta gelditu dela. ondorioz, oporraldia datorrela eta poz pozik nagoela esan behar dut.
ikasgai honetan, hasieran galduta sentitu nintzen arren, esan, gaurko egunean, gauza asko egiten ikasi dudala ohartzen naizela eta oso gustora sentitzen naizela.
besterik gabe,
ondo ondo ondo pasau oporraaaak!!!
aiooooo muxuuk
hemen gure asteazkeneko klasean egin genuen aurkezpena.
TEKNOLOGIA_BERRIAK_aurkezpena
Hemen argitaratzen dut gure proiektu ona; Klik eta Klik. Espero norbaitek proiektu honi buruzko informazioa jaso nahi badu, baliagarria izango zaiola.
besterik gabe, agur
PROIEKTU_ONAK
Maiatzak 29
zermoduz??
Asteazkeneko klasea azken klasea zela esan ziguten arrez, Joxemikin hitz egin ondoren, ostiralerarte gauzak egiteko denbora emango zigula esan zigun.
ondorioz, lan guztiak amaituta ditugunez, gaur guzti guztiak zuen eskura izango dituzue ikusi nahi badituzue.
besterik gabe, ondo pasa oporrak
Ikt Azterketa Eta Konparaketa
miércoles, 27 de mayo de 2009
Maiatzak 27


Maiatzak 26
Gaurko klasean, gure erara egon gara. Ondorioz, bakoitzak bere taldeko lanak egiteko aukera izan du.
Egia esan behar bada, gu bastante agobiatuta gabiltza. Izan ere, proiektu onak "klik eta klik" buruz egin behar dugu eta Urolako ikastolako irakaslearekin harremanetan jartzeko arazo batzuk baititugu.
Gero, azken eguneko klaseko aurkezpenerako power pointa prestatzeko esan digu joxemik baina, lanez gain gabiltzanez ez dugu denborarik izan.
azkenik, ebaluazio orria bete dugu eta gaurko saioa horrela joan da.
miércoles, 20 de mayo de 2009
Maiatzak 20

Maiatzak 19
gaurko klasean, joxemi taldez talde ibili da lanekin zermoduz gabiltzan jakiteko.
Gero, lanak egiteko azken eguna zein den esan du hau da, hurrengo asterako komenigarria litzatekeela lanak bukatzea baina, hala eta guztiz ere, ez badugu hurrengo asterako amaitzen beranduago ere entregatu omen daitezke.
Hori ongi iruditzen zait izan ere, gure kasuan behintzat egun batzuk gehiago beharko ditugula iruditzen zait lan guztiak ongi lotuta uzteko.
Orduan, klase ordu hau gure taldeko lanak ongi pentsatzeko eta organizatzeko erabili dugu batik bat. Orain, gauzak garbiago ditugula iruditzen zait.
laister gure proiektu onari buruzko informazioa azalduko dizuet.
alee hurrenartee
miércoles, 13 de mayo de 2009
Maiatzak 12
Ikasys proiektua:

Ikasys proiektuari dagokionez, Ikasys-eko ikasleek era guztietako eduakiak lantzen dituzte, esaterako, euskara, matematika, ingurunea, gaztelera eta ingelesa.
Eduki hauek ikasleekin ongi lantzeko, beharrezkoa da irakasleak ongi prestatuta egotea eta edukiak ongi ezagutzea.

Ikasys proiekuari buruz informazio gehiago jakin nahi izanez gero, http://www.ikasys.net/wordpress/?langswitch_lang=eu klikatu eta behar duzun guztia eskura izango duzu.
Txanela proiektua:

Txanela proiektuari dagokionez, interesgarria iruditu zait proiektu hau. Proiektu honekin, 2005ean hasi ziren lanean eta ikastola askotan lantzen da gaur egun.
Proiektu honek, telnologien alde egiten du.
proiektu honi buruz, zerbait gehiago jakin nahi izanez gero, http://www.txanela.net/ hemen klikatu ezazu eta behar duzun informazioa eskura izango duzu.
viernes, 8 de mayo de 2009
Maiatzak 6
Gaurko klasean, Joxemik blogen inguruan hitz egin du. Izan ere, blogak hobetu daitezkeela esan du eta proposamenak esan ditu.
Gero, klasearen erdi aldera, Andaluziako irakasle bat etorri da hitzaldi bat ematera.
Irakasle honek, "Apadrinamiento digitalaren" inguruan hitz egin digu. Esan du, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako taldeak banatzea eta ordutegi berdinean, lana ezberdin egitea ona dela, horrela, hainbat eremu ezagutzeaz gain onuragarria izan dezakelako.
Gero, Ikasys priektuaz ere hitz egin du. Berak esan du, proiektu honen erabilera, nahiko indibiduala dela.
Ondoren, hitzaldia monotonoa ez izateko eta gure inguruan dauden teknologiei buruzko informazioa jakin nahi zuenez, praktikak egin genituen eskolari buruzko galderak egin dizkigu, guztiak telnologien inguruan noski.
Azkenik, beraiek plataforma bat dutela azaldu digu eta baita erakutsi ere. Hainbat zentruk hartzen dute parte. Horrela, beraien arteko kontaktua mantentzeko aukera dute.
Interesgarria izan da, nahiz eta, Andaluziako hizkeraekin nahiko azkar hitz egin duen.
miércoles, 6 de mayo de 2009
Maialtzak 5
hitzaldiaren hasieran, Amara berriko sistemaren ezaugarriak azaldu dizkigute. Ondoren, Amara Berri sistemaren funtzionamendua azaldu dizkigute. Beraiek esan dutenez, haurrek departamentuetan egiten dute lan. Horrela, haurrek arlo ezberdinak ikasten dituzte, esaterako, natur zientziak, hizkuntzak,etab.
hala ere, lan egiteko modu horretan hedabide asko dituzte Amara Berrin, hau da, irratia, egunkaria, txkikweba eta telebista.
Amara Berriko ikasleak hedabide hauetan era aktiboan hartzen dute parte eta horrela, beste ikasleei egiten dituzten lanak aurkezteko aukera izaten dute.
Egunkariaren hedabidean esaterako, egunkaria egunero argitaratzen dute eskolan eta ondorioz, horrela, edonork ikusteko aukera ematen dute.
Amara Berriko irakasleek teknologiak eguneroko lanean erabiltzen dituzte eta ondorioz, izugarrizko erlazioa dute hauekin.
Bukatzeko esan, hitzaldia oso interesgarria iruditu zaidala. Norbaitek informazio gehiago izan nahi badu sar dadila orri honetan: http://amaraberri.org/topics/intro/
apirilak 29
klase honetan, irakasleak azalpen batzuk eman zituen eta ondoren, http://elkarrikertuz.ning.com/video/txiki-web-donostiako-amara berriko txokoei buruzko bideo bat ikusi genuen.
Bideo honetan, amara berriko haurrek egiten dituzten hainbat gauza ikusi genituen, esaterako, irratietan egiten duten lana, marrazkiak, prentsan egiten duten lana,..etab.
ondoren, edukinen fitxa bat betetzen dute eta baita asteroko ebaluaketa fitxa bat ere.
irakaslearen lana ere kontutan hartu beharrekoa da, izan ere, irakasleak behatzen du eta elkarrizketa bidez laguntzen die baina, ez due esaten zer egin behar duten.
lan horiek amaitzen, haurrei diploma bat ematen die. honekin, haurrak izugarri motibatzen direla esan behar da.
irakasleak zioenez, bideoak egiten direnean, irudien bidez egin behar omen dira, ikasle eta irakasleen ahotsak grabatu, etab. eta bideo honetan ikuspegi pertsonala falta omen da.
bideo honi dagokionez, interesgarria iruditu zaidala esan behar da.