viernes, 29 de mayo de 2009

kaixooo

gaurko klasea berez gure klasea ez izan arren, esan behar da, lana pilatu izanaren ondorioz, beste klase ordu bat gehiago sartu behar izan dugula, lan guztiak sarera igotzeko.

Esan, iada, lan guztiak igotzea lortu dudala eta guztia amaituta gelditu dela. ondorioz, oporraldia datorrela eta poz pozik nagoela esan behar dut.

ikasgai honetan, hasieran galduta sentitu nintzen arren, esan, gaurko egunean, gauza asko egiten ikasi dudala ohartzen naizela eta oso gustora sentitzen naizela.

besterik gabe,

ondo ondo ondo pasau oporraaaak!!!

aiooooo muxuuk
kaixoo
hemen gure asteazkeneko klasean egin genuen aurkezpena.

TEKNOLOGIA_BERRIAK_aurkezpena
kaixoo
Hemen argitaratzen dut gure proiektu ona; Klik eta Klik. Espero norbaitek proiektu honi buruzko informazioa jaso nahi badu, baliagarria izango zaiola.
besterik gabe, agur

PROIEKTU_ONAK
kaixoo,
hemen naiz berriro.
Hemen duzue MAGIS TB-ko bideoa zuen eskura. espero dut zuen gustokoa izatea.

Maiatzak 29

kaixooo,
zermoduz??

Asteazkeneko klasea azken klasea zela esan ziguten arrez, Joxemikin hitz egin ondoren, ostiralerarte gauzak egiteko denbora emango zigula esan zigun.
ondorioz, lan guztiak amaituta ditugunez, gaur guzti guztiak zuen eskura izango dituzue ikusi nahi badituzue.
besterik gabe, ondo pasa oporrak

Ikt Azterketa Eta Konparaketa

miércoles, 27 de mayo de 2009

Maiatzak 27

kaixooo!!

gaurko klasea azkenengo klasea izan da. egun batzuk barru klase guztiak amaituko dituguuu jaja

Beno, gaur, joxemik aurkezpenak egin behar genituela gogorarazi digu. ondorioz, gelan talde bakoitzari galdezka ibili da transparentziak prestatuak al genituen jakiteko.

Esan behar da, guk ez genuela ezer prestatua. izan ere, atzoko klasean horretarako denbora eman zuen arren, beste lan batzuk aurretik genituenez, haiei eman genien preferentzia. ondorioz, aurkezpena ez genuela egingo esan diogu.

gelako taldeak aurkezpena egitera irteten hari ziren heinean, transparentzi batzuk egitea erabaki dugu eta azkenean, aurkezpena egin dugu eta ongi egin dugula iruditu zait gainera.

power point hori igotzeko asmoa orain nuen baina, eskolako ordenagailuetan erabili dugun power pointa etxeko ordenagailuan ez dudanez, ezin dut ireki. ondorioz, orain ezin dut power pointa igo.

hala ere, lanak aurreratzen jateko, IKT-ko lana igoko dut. lan honetan, Iraurgi ikastetxea eta La Salle ikastetxeei buruzko lana egin dugu.










egia esan, ez dut ongi asmatu nola igo eta espero dut lana ikusteko arazorik ez izatea.

Bestalde, MAGIS TB-ko lana ere iada prest dugula esan behar dut. Ondorioz, egin dugun solidaritate lan hau ere zuekin konpartituko dut.

Lan hau ikusi ahal izateko, web orri batean zintzilikatuta dagoenez, web orri horren helbidea jarriko dut, honako hau delarik;http://www.youtube.com/watch?v=hXxWBtSrnR8&eurl=http%3A%2F%2Fwww%2Etuenti%2Ecom%2F&feature=player_embedded


Azkenik esan, gaurko klasea lanak aurkezteko azkenengo eguna zela badakigun arren, "Klik eta Klik"-ekin arazoak izan ditugula eta ondorioz, ostiralerako lan guztiak gure blog-etan dir-dir egongo direla.


besterik gabe, ondo izan.

Maiatzak 26

kaixoo denoi!!
Gaurko klasean, gure erara egon gara. Ondorioz, bakoitzak bere taldeko lanak egiteko aukera izan du.
Egia esan behar bada, gu bastante agobiatuta gabiltza. Izan ere, proiektu onak "klik eta klik" buruz egin behar dugu eta Urolako ikastolako irakaslearekin harremanetan jartzeko arazo batzuk baititugu.
Gero, azken eguneko klaseko aurkezpenerako power pointa prestatzeko esan digu joxemik baina, lanez gain gabiltzanez ez dugu denborarik izan.

azkenik, ebaluazio orria bete dugu eta gaurko saioa horrela joan da.

miércoles, 20 de mayo de 2009

Maiatzak 20

kaixooo!

gaurko klasean, gure erara ibili gara. Gehienbat, taldeko lanak egiteko erabili dugu izan ere, oraindik lanak bukatu gabe baititugu.

Orduan, egin behar diren lanei buruz hitz egiten egon naiz nire taldekidearekin eta berehala klik eta klik proiektuari buruzko informazioa aurkitzen ibili naiz. Izan ere, proiektu onaren lana klik eta klik proiektuari buruz egitea erabaki baikenuen.

Esan, oso ongi etorri zaigula ordu hau gure lanak egiteko edukitzea. Horrela, taldeko lanak prestatzeko eta organizatzeko aukera baitugu.














Esan, pixkanaka lan hau amaitzen joango garela, ondorioz, laister izango duzue gure proiektu onaren berri.

aleee aiooooooooooooo

Maiatzak 19

kaixoo!!
gaurko klasean, joxemi taldez talde ibili da lanekin zermoduz gabiltzan jakiteko.
Gero, lanak egiteko azken eguna zein den esan du hau da, hurrengo asterako komenigarria litzatekeela lanak bukatzea baina, hala eta guztiz ere, ez badugu hurrengo asterako amaitzen beranduago ere entregatu omen daitezke.
Hori ongi iruditzen zait izan ere, gure kasuan behintzat egun batzuk gehiago beharko ditugula iruditzen zait lan guztiak ongi lotuta uzteko.

Orduan, klase ordu hau gure taldeko lanak ongi pentsatzeko eta organizatzeko erabili dugu batik bat. Orain, gauzak garbiago ditugula iruditzen zait.

laister gure proiektu onari buruzko informazioa azalduko dizuet.

alee hurrenartee

miércoles, 13 de mayo de 2009

Maiatzak 12

kaixoo!

gaur, Andoaingo aita Larramendi ikastolako irakasle bat etorri zaigu, Ikasys eta Txanela proiektuak aurkeztera.
Hitzaldiaren hasieran, hezkuntzaren xedeari buruz hitz egin du, bizitza guztirako baliagarria izango zaizkigunak. Oinarrizko baliabide hauekin, elkarrekin bizitzea, komunikatzen ikastea, norbera izatea, etab. lortuko dira.

Hauek, oso garrantzitsuak izango dira bizitzan zehar aurrera egiteko eta hauek lantzen eta garatzen eskolak laguntzen du.
Hau, eskolako materialen bidez egiten da baina, gaur egun, lagungarria den beste baliabide bat ere badago, IKT deitzen dena. Beraz, ikasleak IKT-en ezagutzan eta erabileran trebatzea oso garrantzitsua da.
Lehen esan bezala, Ikasys eta Txanela proiektuaz hitz egin du.




Ikasys proiektua:





Ikasys proiektuari dagokionez, Ikasys-eko ikasleek era guztietako eduakiak lantzen dituzte, esaterako, euskara, matematika, ingurunea, gaztelera eta ingelesa.

Eduki hauek ikasleekin ongi lantzeko, beharrezkoa da irakasleak ongi prestatuta egotea eta edukiak ongi ezagutzea.




















Ikasys proiekuari buruz informazio gehiago jakin nahi izanez gero, http://www.ikasys.net/wordpress/?langswitch_lang=eu klikatu eta behar duzun guztia eskura izango duzu.




Txanela proiektua:











Txanela proiektuari dagokionez, interesgarria iruditu zait proiektu hau. Proiektu honekin, 2005ean hasi ziren lanean eta ikastola askotan lantzen da gaur egun.

Proiektu honek, telnologien alde egiten du.

proiektu honi buruz, zerbait gehiago jakin nahi izanez gero, http://www.txanela.net/ hemen klikatu ezazu eta behar duzun informazioa eskura izango duzu.

viernes, 8 de mayo de 2009

Maiatzak 6

epaa!

Gaurko klasean, Joxemik blogen inguruan hitz egin du. Izan ere, blogak hobetu daitezkeela esan du eta proposamenak esan ditu.

Gero, klasearen erdi aldera, Andaluziako irakasle bat etorri da hitzaldi bat ematera.

Irakasle honek, "Apadrinamiento digitalaren" inguruan hitz egin digu. Esan du, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako taldeak banatzea eta ordutegi berdinean, lana ezberdin egitea ona dela, horrela, hainbat eremu ezagutzeaz gain onuragarria izan dezakelako.

Gero, Ikasys priektuaz ere hitz egin du. Berak esan du, proiektu honen erabilera, nahiko indibiduala dela.

Ondoren, hitzaldia monotonoa ez izateko eta gure inguruan dauden teknologiei buruzko informazioa jakin nahi zuenez, praktikak egin genituen eskolari buruzko galderak egin dizkigu, guztiak telnologien inguruan noski.

Azkenik, beraiek plataforma bat dutela azaldu digu eta baita erakutsi ere. Hainbat zentruk hartzen dute parte. Horrela, beraien arteko kontaktua mantentzeko aukera dute.

Interesgarria izan da, nahiz eta, Andaluziako hizkeraekin nahiko azkar hitz egin duen.

miércoles, 6 de mayo de 2009

Maialtzak 5

Gaurko klasean, Amara Berriko bi irakasle izan ditugu gure gelan. Irakasle hauek, Amara Berriko sistemari buruz hitz egitera etorri dira eta horrez gain, gaur egungo teknologia berrien erabilpenari buruz ere.

hitzaldiaren hasieran, Amara berriko sistemaren ezaugarriak azaldu dizkigute. Ondoren, Amara Berri sistemaren funtzionamendua azaldu dizkigute. Beraiek esan dutenez, haurrek departamentuetan egiten dute lan. Horrela, haurrek arlo ezberdinak ikasten dituzte, esaterako, natur zientziak, hizkuntzak,etab.

hala ere, lan egiteko modu horretan hedabide asko dituzte Amara Berrin, hau da, irratia, egunkaria, txkikweba eta telebista.

Amara Berriko ikasleak hedabide hauetan era aktiboan hartzen dute parte eta horrela, beste ikasleei egiten dituzten lanak aurkezteko aukera izaten dute.

Egunkariaren hedabidean esaterako, egunkaria egunero argitaratzen dute eskolan eta ondorioz, horrela, edonork ikusteko aukera ematen dute.

Amara Berriko irakasleek teknologiak eguneroko lanean erabiltzen dituzte eta ondorioz, izugarrizko erlazioa dute hauekin.

Bukatzeko esan, hitzaldia oso interesgarria iruditu zaidala. Norbaitek informazio gehiago izan nahi badu sar dadila orri honetan: http://amaraberri.org/topics/intro/

apirilak 29

Egun honetan, gelan izan nintzen baina, gaur emango dut bertan egin genuenaren berri.

klase honetan, irakasleak azalpen batzuk eman zituen eta ondoren, http://elkarrikertuz.ning.com/video/txiki-web-donostiako-amara berriko txokoei buruzko bideo bat ikusi genuen.

Bideo honetan, amara berriko haurrek egiten dituzten hainbat gauza ikusi genituen, esaterako, irratietan egiten duten lana, marrazkiak, prentsan egiten duten lana,..etab.

ondoren, edukinen fitxa bat betetzen dute eta baita asteroko ebaluaketa fitxa bat ere.

irakaslearen lana ere kontutan hartu beharrekoa da, izan ere, irakasleak behatzen du eta elkarrizketa bidez laguntzen die baina, ez due esaten zer egin behar duten.

lan horiek amaitzen, haurrei diploma bat ematen die. honekin, haurrak izugarri motibatzen direla esan behar da.

irakasleak zioenez, bideoak egiten direnean, irudien bidez egin behar omen dira, ikasle eta irakasleen ahotsak grabatu, etab. eta bideo honetan ikuspegi pertsonala falta omen da.

bideo honi dagokionez, interesgarria iruditu zaidala esan behar da.

miércoles, 29 de abril de 2009

Apirilak 22

Egun honetako klasean, irakasleak gaur egun teknologiek aurrerapen asko ekartzen dituztela esan eta aurrerapen horiei buruz hitz egin zigun.


teknolgiek, aurrerapen asko ekarri ditu. Gainera, aurrerapen hauek direla eta, irakaslearen eginkizuna ere aldatu egin da.

Edukin digitala ere, gero eta gehiago dugu gure inguruan eta mundu hori ezagutzea ezinbestekoa da.

Egun, teknologiak irakaskuntzan txertatu behar dira eta guk erlazio erakargarri bat sortu behar dugu teknologi berriekin, balio pedagogiko bat bultzatuz.


Gainera, teknologien bidez, komunikazioa ere bultzatu daiteke.


Honako. jarraipen hau egitea egokia litzateke:

1. deskripzioarekin hasi

2. azterketarekin jarraitu

3. erresonantzia

4. elkarrizketa

5. ondorioak


Hau guztia, teknologiarekin lotuta dago.


Gero, elkarrikertuzen inskribatu gara.

miércoles, 1 de abril de 2009

Apirilak 1

Gaur Apirilak 1, teknologiak zertarako galderari dagokion, teknologia de la educacion bideoa eta beste bideo bat ikusi ditugu. Hauek ikusi ondoren, gelako taldekide guztien arteko hausnarketak egin ditugu, gure iritziak gelakideekin konpartituz.

Bideo hauei dagokionez, teknologiek duten garrantziaz hitz egiten du eta nabarmenki hezkuntzan duen garrantzia.

Bestalde, teknologiek gero eta indar handiagoa dutela azpimarratzen du eta etorkizunean izango duen garrantzia ikaragarria izango dela.

Esan behar da, agertzen ziren teknologiak eskura izan ahal izateko herrialde garatuetan bizi beharko dela eta maila sozial altu batean bizi direnentzat egongo dela bideratuta. Izan ere, ez baita edozeinek eros dezakeen teknologia. Gainera, honen guztiaren aurrean, publizitate ikaragarria dagoela esan behar da.

Martxoak 31

Atzo Martxoak 31, lehenengo orduan zehar irakasleak azalpenak eman zituen, Amara Berriri buruz, egin behar genuenari buruz, etab.
Ondoren, taldeetan elkartu ginen eta lehenengo lanari buruzko lehen ekarpenak egiten hasi ginen taldeko bakoitzak bere aportazioak eginez. Horrela, gure ideiak gorde genituen, beste egun batean lan hori egiten jarraitzeko.